Skip to main content

Negulekuak gure Ikastolan

Udaberrian eta udan bezala, aurtengo neguko oporretan egonaldiak izango ditugu gure Ikastolan. Bera Bera elkartearekin batera elkarlanean antolatu ditugu, eta gure ikasleek gure espazioetan euskaraz aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute. HH3-4-5 eta LHko ikasleek izango dute izen emateko aukera, eta bi txanda izango dira, abenduaren 26tik 30era bata, eta urtarrilaren 2tik 5era bestea. Informazio gehiago eta izen-emate galdetegia hurrengo Atarietan izango dituzue.