2012-13 Ikasturteko sariak

BATXILERGOKO SARI BEREZIA

2. Batxilergoko Sara Abecia ikasleak batxilergoko sari berezia eskuratu berri du. Sari hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak ematen du. EAEko espedienterik onenen artean egin den proban aukeratuen artean geratu da Sara.

ZORIONAK SARA! 

------------------------------------------------------------

KOLDO MITXELENA

Joan zen maiatzean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian egin zen Donostiako Eskolarteko Koldo Mitxelena XXIV. Literatur Sariaren ekitaldian parte hartu zuen  Ikastolak. Izan ere, Irene Alvarez, Maria Etxeberria, Joseba Goiburu eta Itziar Lamarka ikasleek saria jaso zuten ikasturtean zehar idatzitako ipuin eta olerkiekin. Gainera, Mariak eta Itziarrek modalitateko saria jasotzeaz gain, kategoriako sari nagusia ere jaso zuten. Zorionak beraz lauroi!!!!

Ikasle saritu eta aipatuen zerrenda osoa ikusteko ikusteko egin klik

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago honako helbidean aurkituko duzu

------------------------------------------------------------ 

GIZA ESKUBIDEEN LEHIAKETA

Aurten, Bakearen eta Giza eskubideen aldeko ipuin eta margolanen 9. lehiaketa antolatu da Donostia mailan. 4.000 ikasletik gora parte hartu dute, eta aurtengoan Donostiaren sute eta berreraikitzearen bigarren mendeurrena dela eta, hauxe izan da lehiaketaren ardatz eta gai nagusia.

DBH 2. mailako Oihane Mera eta Paola Martinez de Guereñu izan dira marrazki sailean irabazle.

Zorionak!!!!

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago gehiago ikusteko egin klik

------------------------------------------------------------  

 

ELHUYAR OLINPIADA

 Aurtengo ikasturtean DBH 1eko ikasleek Elhuyar olinpiadan hartu dute parte, eta nola gainera! DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzako lehiaketa da Elhuyar olinpiada, zientzia eta teknologiari buruzko olinpiada. Urritik apirilera, lau proba osatu dituzte Ikasleek eta haietatik hirutan ikastolako ikasleak izan ditugu garaile. Sari nagusia ere eskuratu dute DBH 1Bkoek eta datorren ikasturte hasieran Senda Vivara doaz. Zorionak gure zientzialari txiki guztiei!!!

   

 Lehiaketaren inguruko informazio gehiago ikusteko egin klik

------------------------------------------------------------ 

ANTZERKI TOPAKETAK

 XXV. Donostiako Gazteen Antzerki Topaketan Zurriola Antzerki Eskolako bi talde sarituak izan dira. Batetik, gazte mailako obrarik onenaren saria lortu dute, Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanarekin, eta, bestetik, senior mailako obrarik onenaren saria, Psikiatriko bateko ametsak lanarekin.

Zorionak egindako lanagatik! Aupa Zurriola Antzerki Eskola!

Zurriola Antzerki Eskolako blog-an informazio gehiago aurkituko duzue.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago eskuratzeko egin klik

 

 

------------------------------------------------------------ 

 

Etiketak: