Segurtasun-neurrien gogorarazpena

COVID 19aren aurkako segurtasun-neurri nagusiak gogora ekarri nahi dizkizuegu. 

  • Ikasleek tenperatura hartuta etorri behar dute etxetik.
  • Bakoitzak bere Zainkit-a ekarri behar du egunero (bi musuko, gel hidroalkoholikoa eta ur botilla).
  • Sarrera-irteeren antolaketa errespetatzen jarraitu behar dugu. 
  • Etxean sintomak agertuz gero ez bertaratzeko deia egiten dizuegu, eta tutorearekin harremanetan jartzeko osasun-egoeraren berri emateko. 
  • Aurten ezin dugu ikastolan beharrezkoa dena baino denbora gehiago igaro, pilaketak saiheste aldera.