Eskola ordutegia - Lanketa

Batzarrean aurreratu genuen moduan, HH eta LH etapetan aurten dugun ordutegia mantentzea proposatuko da 2020-2021 ikasturtetik aurrera ere, osasun egoera edozein izanda ere. Datozen egunotan, HH2tik LH5era bitarteko gurasoek, proposamen honen gaineko informazioa jasoko duzue e-mailez, zuen iritzia jasotzeko galdetegi batekin batera. Garrantzia handia du guztiok inprimaki hori betetzea, prozesu honetan familien parte hartzea bermatzeko.