Gurasoen partaidetza Ikastolako organoetan

Ikastolan gurasoek parte hartzeko aukera ezberdinak daude. Une honetan, parte-hartze organoak berritzeko edota indartzeko garaian gaude. Hortaz, Ikastolako organo eta batzorde ezberdinetan zuen hautagaitza eskaintzeko aukera duzue, ondorengo galdetegiak beteta: 1.- Artezkaritza Kontseilurako hautagaitza; 2.- Eskola Kontseilurako hautagaitza; 3.- Olarrizu eta ekimen batzordeetarako hautagaitza. Organo bakoitzari buruzko azalpena galdetegi bakoitzean aurkituko dituzue.