Ikasbidaia - DBH 4

Apirilaren 28tik 30era Cala Canyellesera joan ginen DBH4ko ikasleak. Momentu hori iristeko irrikan geunden, hori baitzen itxaroten ari ginena. Nahiz eta autobusean lo egiteko gogoa eduki, gure barruko sentsazio batek ez zigun begirik ixten utzi. Bidaia luzea izan arren, laburra egin zitzaigun, denak elkarrekin geundelako, gure familia txikian.

Iritsi bezain laster lehenengo jarduerarekin hasi ginen; igeriketa. Lotsak kenduta uretara salto egin genuen ziztu bizian, igeri eginez, irabazteko ahaleginetan. Ondoren zetorrena txurroa zen, eta txurroko sentsazioa sentitzeko gogoa ez zen normala, eta zer egin behar genuen ikustean pixka bat ikaratu ginen arren, bi aldiz pentsatu gabe txurro horretan igo ginen. Ikaragarria izan zen. Ez ginen gu izan dibertitzen jakin genuen bakarrak, irakasleek ere momentuaz disfrutatu zuten.

Egun osoan zehar zenbait ariketa burutu ondoren, gauean ziplo erori ginen ohera, neka-neka eginda, eta lo seko geratu ginen. Bigarren egunean ere hainbat jarduerei ekin genien (zodiaka, piraguismoa, uretako eskia eta horrelakoak), eta berdin bukatu genuen egun amaieran, nekatuak baina poz-pozik.

Azken eguna iritsi zen, eta nahiz eta triste  egon etxera joateko eguna zelako, egunaren %100 aprobetxatu genuen Port Aventuran. Parketik barrena denak elkarrekin ibili ginen, eta itxaronaldiak dibertigarriak izatea lortu genuen.

Bidaia honetan ez da momentu bakar batean ere irririk falta izan. Denak askozaz ere gehiago bateratu ginen, eta noski errepikatzea gustatuko litzaiguke.

Mila esker bidaia honengatik.

Maite zaituztegu.

DBH4ko ikasleak

 

Irudi gehiago ikusteko egin klik hemen