Ikastolako festa: eskertza

Gora Ikastolako Eguna!

Buruan beste kezka batzuk genituela harrapatu gintuen maiatzaren 9ak, gure Ikastolaren Egunak. Lekukoa hartu eta aspaldi ekin genion LH4ko guraso-taldeak jaia prestatzeari: bildu, pentsatu, kontuak egin, berriro bildu… baina, tamalez, aurtengoan ezin izan da :(

Ez gaitu horrek tristatuko. Etorriko dira festa egun berriak eta zer ospatu gehiago  izango dugu ordurako, zalantzarik ez! Baina, falta izan dugun honetan, konturatu gara Ikastolaren Egunak betetzen duen tokiaren handiaz: zenbat lagunek parte hartzen duzuen modu batera edo bestera, antzerkia, lehiaketak, musika, bazkaria, jolasak… zerrenda luzea da eta jendea kanpoan uzteko arriskua handia. Falta dugunean jabetzen gara zerk daukan benetako garrantzia eta hori gertatu zaigu ikastolarekin. Mila esker guztioi, urtero-urtero hutsik egin gabe parte hartzen duzuenoi eta baita aurten lehenbiziko jaia izango zenutenok ere. 

Ikasturte berria iritsiko da eta motxilan sartuko ditugu elkar ikusteko gogoa eta ilusio berritua. Datorren urtean Ikastolako Eguna +1 ospatuko dugu!

 

LH4ko guraso taldea

 


Aurtengo festak jai hartu arren

ezin da ahaztu edonola

jende askoren lan eskergaitza

egunero hor dagola

Iraganari begira jarriz

ezin garenez kontsola…

gure irripar eta desiren

irla denez ikastola,

olatu berriz bustiko dugu

berriz ere Zurriola!

Iñigo Olaetxea