Ikastolaren agur-saioak

Ikasturtea era goxo baina aldi berean segurua amaitzeko asmoz, goiko albistean aipatu dugun moduan, ekainaren 22ko astean materialak jasotzeaz gain hainbat agur-saio egingo dira mailaz maila HH eta LHn. Hemen duzue aurrerapen-gutuna. Gisa berean, Batxi2ko ikasleek uztailaren 14ean ikastolara itzultzeko aukera izango dute, oroigarritxoren bat jaso ahal izateko (ohiko moduan ez izan arren).