Datorren ikasturterako hainbat berritasun

Aste honetan burututako Eskola Kontseiluaren bileran hainbat proposamen pedagogiko eta metodologiko aztertu eta erabaki dira:
  • LH4en ere EKI proiektua ezartzea (besteak beste, proiektu hori ezartzeak irailetik aurrera pandemiak ekar lezakeen  digitalizazioa erreztuko luke).
  • DBH1en lau arlo digitalizatuko dira: Euskara, Gizarte Zientziak, Natur Zientziak eta Frantsesa (ikusi  oharren atala).
  • DBH1en Frantsesa nahitaezko arlo bihurtuko da.