Zurriolako Museoa

Konfinamendu garai hauetan sorkuntzari ere garrantzia eman nahi izan diogu eta museo birtual bat osatzeko proposamena luzatu zitzaien LH3ko ikasleei. Euskal Herriko eta nazioarteko artista ezagun ugariren lanak aurkeztu genizkien bideo baten bidez, ondoren norberak gustokoen zuen arte diziplina aukeratu (Arkitektura, Dantza, Deklamazioa (Literatua eta Antzerkia), Eskultura, Margolaritza edo Musika) eta artelan bat egin behar zuelarik. Lan izugarri politak egin dituzte ikasleek, eta gure museo birtuala bideo formatuan eraiki dugu. Ondoko bideo hauetan 3. mailako ikasleen lanak ikusi ditzakezue, hartu tartetxo bat artista berri hauen lanak ikusteko: 3A, 3B eta 3C.