Ataria digitalak 100 ale!

2017. urteko azaroaren 3an plazaratu genuen "Zurriolako Ataria" astekari digitalaren 0. alea. Orduz geroztik beste 100 ale argitaratu ditugu 0. ale horretan azaldu genituen helburuak bete nahiean:
  • Barne komunikazioa indartzea.
  • Informazio, gutun, ohar eta abarren jarioa arindu eta koherentziaz bideratzea.
  • Ostiraleroko hitzordua egonkortzea.
Beste hainbeste ale plazaratuko ditugulakoan, bitartean, hementxe dituzue den-denak txukun-txukun bilduta.