Zurriola Arte Eskolako ikasleen lanak

ZORIONAK GUZTIOI!
Zurriola Arte Eskolako irakasleok oso pozik gaude jasotzen ari garen artelanen argazkiekin. Gustatuko litzaiguke zuen senitartekoek, lagunek, etab. ere ikusteko aukera izatea. Horregatik, lanak bertan zintzilikatzeko asmoa dugu. Beraz, animatu zaitezte argazki gehiago bidaltzera eta, oraindik egin ez duzuenoi, animatzen zaituztegu zuen artelanak erakustera!
Zuek egindako Artista Liburuen lehiaketa egitea pentsatu dugu. Hartu duzuen lana, sormena, originaltasuna, etab. saritu nahi dugu eta!
Muxu handi bat eta ez utzi sortzeari, zuen Artista Liburuen orriak betetzen jarraituz!!!
Maialen Arocena eta Eluska Kortajarena