Oporretan (edo)

Luze joan zaizkigu aste xelebre hauek... Aste Santuko oporrak ez dakigu luze joango zaizkigun baina hauek ere xelebre xamarrak izango direla argi dago. Denok egin behar izan ditugun moldaketak, hartu beharreko hainbat erabaki, etxea eta lana (edo lan falta) teilatupe berean, gertukoekiko urruntasuna, osasuna, zaintza, berri txarrak, ... Ikastolan saiatu gara etenari aurre egiten baina orain bai, etenaldi moduko bat proposatzen dugu.
Hala ere, HHkoek izango dute asteazkenero euren irakasleen berri, LHkoek beharrezko komunikazioa mantenduko dute, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketan, berriz, tregoa txiki bat eman eta ebaluazio egutegia momentuz mantentzen dela jakinarazita, ikasleari autonomia emango zaio berak bere oporrak kudea ditzan. Idazkaritzan ere, behar-beharrezko informazioa jasoko da e-mail bidez.