Karaokea Udaberriari abesteko!

Bai, enarak datoz udaberrian!

Etxean gaude, bai, baina zer demontre, udaberria bertan dugu! Zurriola Musika eta Dantza Eskolakoek euren youtube kanalera igo berri duten karaokeaz gozatu besterik ez duzue. Montxo Imazen (bai, gure Montxo) hitzekin "Egun da Xantimamiñe-ren" bertsioa moldatu dute enarak badatozela esateko! Hauxe da karaokea eta beste hau, berriz, karaokea ahotsarekin. Aire, aire!