Eskola-etena luzatu du Hezkuntzak

Lehengo astean Hezkuntza sailak EAEko ikastetxe guztietarako eskolen aldi baterako etetea plazaratu zuen. Gaur bertan, ordea, Hezkuntza sailburuak helarazi digun gutunaren bidez, etete hori beste abisu bat eman arte luzatzen dela adierazi digu.