Santa Ageda Hurran

Euskal Herriko txoko askotan ohitura den bezala, LH5 eta 6ko lagunek kopla zaharrak kantatu zizkiguten Hurran Santa Ageda bezperan, makilekin lurra joaz erritmoa markatuz. Ez zuten diru edo janari askorik lortu eskean baina giro polita jarri zuten atarian.