Kirol bizipenak DBH3koentzat

Zurriolan kirolaren sustapena ez delako GKAI gure Lanbide Heziketako ziklokoen lana bakarrik, atzo DBH3ko ikasleek saio interesgarria izan zuten Leire Olabarria txirrindulari ohia eta Mirene Etxeberria arkulariaren eskutik. Joku olinpikoak, europako txapelketak, arrakastak, porrotak... Azken batean kirolak bizitzan duen garrantziaz jardun zuten denek. Ondoren kiroldegian jarduera inklusibo-kooperatibo batzuk antolatu zituzten Bera-Bera elkarteko bi begiraleren laguntzaz.