Gurasoen lan saioa Hezkuntza Proiektuaz

Gurasoz osaturiko talde dimanikoetan lan eginez, atzo iluntzean burutu zen Hurrako areto nagusian Hezkuntza Proiektuaren azken zirriborroa lantzeko saioa. Honenbestez, Ikastolako hainbat esparrutan aztertutako agiria abenduko Batzar Nagusian aurkeztuko da azken doikuntzak egin eta gero.