Azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriari aurre eginez

Astelehenean egun garrantzitsua izan zen, nazioarte mailan emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna, hain zuzen ere. Gizartean kezka iturri den gai honi aurrez aurre begiratu nahi izan genion ikastolako ikasle eta irakasleek, eta keinu txiki batekin aldarrikatu gu ere emakumeen kontrako edozein erasoren aurka gaudela eta egongo garela. Horretarako jolas garaian DBH3ko ikasleek agendak, txapa eta eskumuturrekoek banatu zituzten gaiaren inguruko mezu bat jartzearen truke. Mezu gogorrak, itxaropentsuak, aldarrikatzaileak, goxoak, beteak... lau haizetara zabal daitezen!