Txartel solteak erosteko aukera

Ikasturte honetan garraio zerbitzuan egindako antolaketa eta berregokitzapenak direla medio, txartel solteak erosteko aukera eguerdiko garraio zerbitzura mugatu genuen.

Azken egokitzapenak direla medio, eta arratsaldeko garraioari dagokionez, Soroatik hasita ohiko ibilbidea egin ahal izateko txartel solteak erosteko aukera zabalduko dugu. Hortaz, gaurtik aurrera, txartelok erosi ahalko dira bai eguerdiko garraioan (12:30 eta 15:00), bai SOROAtik irtetzen den arratsaldeko zerbitzuan (17:00). Ohi bezala, txartelak idazkaritzan erosiko dira eta ikaslearen tutoreari, txartelarekin batera, idatzizko mezu bat eman beharko zaio aldiro.