GKAI - "Bizitzari Kantua" erronkan

Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleak joan den asteartean, hirugarrenez egon dira Tolosako Inmaculada Lanbide Ikastolan. Bertako heziketa zikloetako ikasleekin batera, ikastetxe-arteko BIZITZARI KANTUA erronkan parte hartu dute.

Erronka honen oinarria zahartze-aktiboa eta zahartze-osasuntsua dira. Hilaren 12an Harrobia Lanbide Heziketa Ikastolako Gorka Mutuberriak formakuntza eman zuen eta hori oinarri hartuta eta adinekoen bizi aktiboa lortzeko bidean Osasun Kanpaina bat sortzen aritu dira bi ikastoletako ikasleak elkarlanean.