Batxi2, azterketak amaitu eta etorkizunaz aritu

Azteazkenean, azterketak amaitu ondoren, Batxilergo 2ko ikasleek hainbat ikas-zentruen bisita jaso zuten Ikastolan bertan: EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustoko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea (UNAV), Digipen, Kunsthal, TAI eta Madrilgo Unibertsitate Europarra.

Lau orduz, eta talde ezberdinetan, ikasleek beraien intereseko ikasketen gaineko informazioa jaso eta dudak argitzeko aukera izan zuten, aurten hartu behar dituzten etorkizunerako erabakietan laguntza gisa.