Batx1ekoak Zinetek-en

Azaroaren 29an Batxi1eko ekonomiako ikasleak Orona Fundaziora gerturatu ziren Zinetekek eskaintzen zuen "Akira" filma ikustera eta haren inguruan hitz egitera.
Akira filma, 1988koa, mendebaldera iritsi zen lehen filma animatua izan zen eta orduan etorkizuna zen 2019 urtean gertatuko zirenak aurreikusten saiatzen zen. Pelikulak bere zailtasunak  zituen arren, ikasleek etekina atera zioten eta esperientzia berritzeko gogoz geratu ziren.