Arte Eskola

Heziketa Artistikoa ez da eskulanak, ikus-hizkuntzaren bitartez ezagutza sortzen duten prozesu intelektualak baizik.
Esperimentazio eta adierazpen artistikoaren bitartez lortutako ezagupenetan oinarritzen den heziketa-proposamena da gurea.
Adierazpen askearen testuinguruan eta hainbat teknika erabiliz, gure gaztetxoen gaitasun, sormen, zein autoestimua garatzea dugu helburu. Ikuspegi didaktiko eta ludiko batetik, marrazketa, pintura eta eskulturaren oinarrizko kontzeptuak landuz, hala nola kolorea, forma, bolumena eta konposaketa, gaztetxoek beren sormena esnatu eta primeran pasatu dezaten apostua egiten dugu.