Sorospen saioak DBH4n

Bigarren urtez, ekaineko egun hauek baliatu ditugu DBH4ko ikasleek uretako salbamenduari buruzko nozio batzuk izan ditzaten.

Uda gainean dugularik, eta gehiengoa Grosekoa izanda, ikasleek Zurriolako hondartzaz gozatzeko aukera dute, Donostiako hondartzarik dibertigarriena! baina baita arriskutsuena ere!

Goizean Lanbide heziketako sorospeneko irakasleee eskutik  lehen sorospen eta bihotz biriken erreanimazio teknikak errepasatu dituzte ikastolan eta Bidebietako igerilekuan autobabes eta erreskate teknika batzuk ere ezagutu dituzte.

Bazkal ostean Zurriolako hondartzara joan dira irakasleak lagunduta eta  txandaka talde batek Zurriola hondartzako sorosleen buruaren ahotik hondartzaren berezitasunak eta sorosleen antolaketaren xehetasunak eta baliabideak ezagutzen zituzten bitartean, gainontzeko ikasleak bolei zelaietan aritu dira GKAI zikloko irakasleekin hondartzako boleibola praktikatzen.