LH3-4koak igerian

Ikasturte honetan ere LH3 eta 4ko gure ikasleek hiru astez igeriketako ikastaroa izan dute. Bertan, bakoitzaren gaitasunetatik abiatuta, uretan trebatu dira Goi-mailako zikloko irakasle eta ikasleen eskutik. Berriz ere oso ikastaro arrakastatsua izan da, eta Zurriola Ikastolako adin desberdinetako ikasleak harremanetan jarri ditugu, bakoitzaren helburuen mesedetan!

Lanbide heziketako begiraleak oso gustura aritu dira igerilari gazteekin eta baita ikasleak begiraleekin ere. Beraz denak pozik!