Inauterietako jantzien bilketa

Honez gero inauteriak pasa ditugu, ikasle, irakasle, eta familak elkarrekin giro ezin hobean ospatuta. Hurrengo urteetan ere hala izan dadin eta familientzat jantzien antolaketak suposatzen duen lana arintzeko asmoz, proposamen batekin gatorkizue: Ikastolan urtez-urte erabiltzen diten euskal-inauterietako hainbat jantzien atal batzuen jasoketa bideratu nahiko genuke. 

HH 3: Zakua

LH 1: Zakua

LH 2: Bolanta

Datozen urteetan jantzi horiek erabiliko dituzten ikasleen familien lana errazte aldera, azaldutako jantzien atal horiek etxeetan soberan izanez gero, ikastolara ekartzeko aukera luzatzen dizuegu (tutoreari eman edo idazkartizan utzi). Aurten seme-alabak maila horietan dituzuen familiez gain, aurreko urteetatik armairuko txokotik berreskuratzeko aukera duen beste edozein familiari ere luzatzen dizuegu eskaera. Behin jasotako kopuruak aztertuta, hurrengo urterako eman beharreko pausuak zehaztuko dira.

Jantzi-atal hauen jasoketarako epea apirilaren 5a bitarte luzatuko da