DBH4koak Iruñean

San Fermin ez dela Iruñeko patroia? Iruña ez dela hiri bat, aintzinako hiru burgoen batura baizik? Pamplonaren izenaren atzean Pompeyo erromatarren izena dagoela? Martxoaren 17an entzierroa egingo dutela uztailaren 7 balitz bezala, txinatar zuzendari batek filma egin behar duelako? Horrelako hamaika bitxikerien berri izan zuten DBH4ko ikasleek martxoaren 15ean egindako irteeran. Goizean Nafarroako hiriburuan zehar bisita gidatua egin, Iruñari buruzko gynkana osatu eta eguerdian Zitadela inguruan lagunekin hizketan zein jolasean ibili ginen. Giroa hotza izan arren egun polita eman genuen eta umore ona nagusi izan zen.