DBH2-3koak Eretan

Joan den asteburuan DBH2 eta 3ko ikasleak eskiatzera joan ziren Eretara (Arettera). Eguraldiaren iragarpena kaskarra izan arren, adorea ez zitzaien falta izan bildutako 51 lagunei. Estazioa elurrez lepo aurkitu zuten eta elurra mara-mara ari zuen iristerakoan. Hala ere, bi egunetan ederki aritu ziren eskian: ahaleginean eskuzabal eta erorketetan umoretsu. Asteburu borobila eman genuen elurretan eta ikasleen jarrera ezin hobea izan zen irteerak iraun zuen bitartean. Eskerrak eman behar Ikastolen Elkartetik etorritako begiraleei (Ibon, Jokin, Jon, Nerea, Mikel1 eta Mikel 2) eskaini zeniguten arreta eta laguntzarengatik. Itzel!