Skip to main content

Parte hartzeko araudia

1)HAUR DANBORRADAKO PARTAIDEAK:

 

Zurriola ikastolako Haur Danborrada 134 parte hartzaileko konpainia bakar batez osatuta dago. Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 5. mailako ikasleek dute danborradan parte hartzeko aukera. Maila hauetako ikasleekin danborrada osatzen ez bada, 3. mailakoei  emango zaie aukera.

 

2. mailakoen artean, “gastadoreak” (7 neska-mutil) eta “kantinerak” (8 neska-mutil) hautatuko dira. Gastadore eta kantineren kopurua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da. Talde batean edo bestean izena eman ahal izango da bakarrik, ez bietan.

 

Gainontzeko 119 partaideak aukeratzerakoan 5. mailako ikasleek izango dute lehentasuna. Era horretan osatzen ez bada 4. mailakoei zabalduko zaie aukera. Izena ematen duten 4. mailako ikasleen artean zozketa egingo litzateke. 5.garren eta 4.garren mailako ikasleekin osatuko ez balitz 3.garren mailakoei zabalduko litzaieke aukera. Parte hartzaileak, kasu horretan izena ematen duten 3.garren mailakoen artean zozketa bidez aukeratuko dira.

 

Banderaduna (1), horretarako izena eman duten 5. mailako neska-mutilen artean zozketa bidez hautatuko da.

 

Danbor Nagusia (1) eta Barrilen zuzendaria (1), 5. mailako bi ikasle izaten dira. Ikastolako musikako irakasleek 4. mailan daudenean aukeratzen dituzte, eta urte osoa izaten dute mugimenduak ondo ikasteko. Urtero ,barrilen zuzendari izateko aukeratua izan den haurrak urketariz, edo sukaldariz irtetzeko aukera izango du.

 

“Urketariz” jantzita joateko 12-13 neska-mutil behar dira. Lehentasuna 5. mailako neska-mutilek izango dute, eta izena eman dutenen artean zozketa bidez aukeratuko dira. Plaza kopurua, izena eman duten ikasleena baino handiagoa bada, aukera zabalduko zaie horretarako izena eman duten 4. mailako neska-mutilei.

 

“Sukaldariz” jantzita joateko 12-13 neska-mutil behar dira. Lehentasuna 5. mailako neska-mutilek izango dute, eta izena eman dutenen artean zozketa bidez aukeratuko dira. Plaza kopurua, izena eman duten ikasleena baino handiagoa bada, aukera zabalduko zaie horretarako izena eman duten 4. mailako neska-mutilei.

 

4. eta 5. mailako gainontzeko neska-mutilak, danborrariz jantzita irtengo dira, 49 barril jole eta 43 danbor jole. (5. mailakoak barrilak eta 4. mailakoak danborrak). 5. mailakoekin barril jole kopurua betetzen ez bada, 4. mailako neska-mutil batzuk aukeratuko dira barrila jotzeko. 5. mailakoekin barril jole kopurua gainditzen bada, 4. mailako neska-mutil batzuk zozketa bidez danborra jotzeko aukeratuko dira.

 

Konpainiaren barruan haur bakoitzak duen kokapen zehatza Danborradako Batzordeak finkatu eta erabakiko du. Aldaketak ere batzorde horrek erabakiko ditu, normalean aurrerago edo atzerago kokatzeko irizpide gisa haurrek duten altuera izanik. Parte hartzen duten haurren gurasoek ezin dute inolaz ere gisa horretako erabakietan parte hartu.

 

2) DANBORRADAN PARTE HARTZEKO ZOZKETA

 

Zozketa era egokian burutu dela egiaztatzearren, 2., 3., 4. eta 5. mailetako gelako ordezkariek zozketara joan beharko dute.

 

3) IZENA EMATEKO EPEA:

 

Parte hartu nahi dutenek “izen-emate orria” bete beharko dute, zirkularrean ezarritako epean.

 

4) ENTSEGUAK:

 

Entseguak normalean urtarrilean zehar izango dira, Hurrako egoitzan, haur danborradako batzordeak ezarritako egunetan. Normalean 18:15ak aldera hasi eta 19:15ak arte luzatzen dira,.San Sebastian aurreko igandean ere entsegu orokorra izaten da, goizeko hamarrak aldera.

 

Kantinerak eta gastadoreak, hau da, 2. mailako haurrek, bi entsegu egingo dituzte bakarrik, oro har, entsegu orokorra eta batzordeak erabakitako entsegua.

 

Entseguak derrigorrezkoak dira. Ez dira asko eta San Sebastian eguna urtean behin da. Entseguen datak hasieratik jakiten dira. Beraz danborradan parte hartzen dutenek konpromezu bat hartzen dute, eta salbuespenak salbuespen ezingo da entseguetara faltatu. (Itxaron zerrenda ere egoten da)

 

5) JANTZI BANAKETA:

 

Jantzi banaketa  haur danborradaren batzordeak ezarritako egunetan egingo da, ahal den neurrian entsegu egunetan eta modu eraginkorrean. Horretarako denon laguntza beharrezkoa da. Jantzia jasotzerako garaian ume bakoitza heldu batekin bertaratzea ezinbestekoa da.

 

6) KUOTA:

 

Partaideek, ikasturte bakoitzerako haur danborradako batzordeak ezarritako zenbatekoa ordaindu beharko dute. Ordainketa non eta nola egin zirkularretan azalduko da.  Ez da danborradan parte hartzeko jantzirik entregatuko ordainketa eginda dagoela ziurtatzen ez den bitartean.

 

7) EGURALDIA:

 

Eguraldi gorabeherak direla medio, San Sebastian egunean Udalak haurren danborradaren irteera baimentzen badu,  gure ikastolako haurren danborrada atera egingo da.

 

Eguraldiak horrela eskatuko balu, Batzordeak parte hartzaile guztientzat plastikoak banatuko lituzke.

 

8) OHAR GARRANTZITSUAK:

 

Danborradan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa da diru sarrera epe barruan egitea eta egingo diren entsegu guztietara bertaratzea (2.mailakoak eta banderaduna izan ezik).

 

Bi baldintza horiek betetzen ez badira, zuen seme-alabak danborradan ez ateratzeko erabakia hartu duela ulertuko da eta itxaron zerrendan dauden haurrei aukera emango zaie.

 

Gurasoek, danborradan izena eman ondoren, edozein arrazoi dela medio, seme-alaba danborradan ez ateratzeko erabakia hartzen badute, batzordeari adierazi beharko diote, itxaron zerrendako umeek parte hartzeko aukera izan dezaten. (gaixorik jarriko balira adibidez).

 

San Sebastian egunean bertan, edozein arrazoi dela medio, ikaslea antolatzaileen esku utzi ondoren, gurasoren batek bere semea edo alaba danborradan atera behar ez dela erabakitzen badu, batzorde kideei adierazi ondoren bakarrik eraman ahal izango du.

Danborradan parte hartzeko utzitako jantzi, musika tresna eta gainerako osagarriak egoera onean bueltatu beharko dira, horrela ez balitz, haurraren gurasoek hartuko lukete bere gain konponketaren edota berria erostearen kostea, erabaki hau batzordeak hartuko du.

 

9) BATZORDEA

 

Nahiz eta haur danborrada ikastolaren babesean egin, antolakuntzaren ardura batzordeak du.Batzordea ikastolako gurasoek osatzen dute.

 

Materiala ikastolarena da, eta ikastolak entseguetarako tokia eta azpiegitura osoa uzten du antolatzeko, baina horren ardura osoa batzordeak hartzen du.

 

Batzordearen ardura dira: zirkularrak prestatzea, beharrezko zozketak burutzea, parte hartzaileen ordainketak kontrolatzea, entseguetan eta desfilean parte hartzea, danbor eta kupelen eta gainontzeko tresnen egoera ikusi eta zaintzea, jantziak banatu, jaso eta kontrolatzea, beharrezko konponketak bideratzea, Donostia kulturako bileretara joan eta beharrezko dokumentazioa aurkeztea beste batzuen artean. Danborrada Batzordeko diren seme alabek 3. eta 4.mailan zozketan parte hartu gabe danborradan parte hartzeko aukera izango dute.

 

Haur danborradaren inguruan, araudian azaltzen ez den konturen bat erabaki beharko balitz, batzordeak izango luke azken erabakia hartzeko eskubidea.

 

Gurekin harremanetan jartzeko zuen esku dago ondorengo helbide elektronikoa: haurrendanborrada@zurriolaikastola.eus

 

HAURREN DANBORRADAKO BATZORDEA