Garraioa 2019-20 Ikasturtea

Ondorengo taulan zehazten da autobusaren ibilbidea eta geltoki bakoitzaren ordutegia. Trintxerpeko** geltokiak murriztu ditugu eta Egia* auzoko geltokietan aldaketak egin behar izan ditugu, lanak direla-eta.

LOTURA-AUTOBUSA (LANTZADERA) ZERBITZUA

Josefinak eta Hurratik Soroara

Josefinetan dauden haurrentzat (LH1 eta LH2) lantzadera zerbitzua eskainiko da 12:30ean eta 17:00etan. Hauek izango dira lantzadera zerbitzuan izena emateko baldintzak:

  • anai-arrebak Soroan edukitzea.
  • astean 5 egunetan erabili beharko da (ikastolako arratsaldeko eskolaz-kanpoko saioetan dauden ikasleak izan ezik).

Hurran egongo diren LH3 eta LH4ko ikasleentzat ezin dugu une honetan 17:00etako zerbitzua bermatu. Horren ordez, zaintza zerbitzua eskaintzea aztertzen ari gara (Hurran 17:00etatik 17:30era inguru). Zerbitzu hau erabili ahal izateko goian aipatutako lehen baldintza ezinbestean bete behar da.

Soroatik Josefinak eta Hurrara (9:00)

Soroatik Hurrara lantzadera zerbitzua erabiltzaile guztiei eskain diezaiekegun jakin ahal izateko, datu zehatzak behar ditugu, ezinbestekoa baitzaigu erabiltzaile kopurua zein izango den jakitea. Informazioa lortzeko beheko estekan aurkituko duzuen galdetegia bete ezazue abuztuaren 23a baino lehen.

Autobusa hartzeko bi aukera egongo dira:

  1. Autobusa lehen bidaian Soroara iristen denean (08:25)
  2. Autobusa bigarren bidaian Soroara iristen denean (08:48)

Lehenengo kasuan ikasleak zaintza zerbitzuan geldituko dira eta zaintzari dagokion kuota ordaindu beharko da. Bigarren kasuan berriz, zerbitzua dohainik izango da.

Oharra: geltokian 5 min. lehenago egon behar duzue.