Albisteak

Gabonak direla eta, musika eskolako ikasleek hainbat emanaldi ezberdin eskainiko dituzte ikastolan, baita ikastolatik kanpo ere: abesbatza taldea, piano emanaldia, biolin emanaldia, perkusio emanaldia, trikitilariak.... Jai hauetan giro atsegin eta zoriontsuan igaro ditzazuen opa dizuegu.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Datorren larunbatean, abenduaren 13an, Musika eskolako 4 -7 urte bitarteko ikasle gaztetxoenek, gabon emanaldia eskainiko dute Hurrako antzerki aretoan.

Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela-eta zenbait jarduera burutu ziren ikastolan.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatzen duen “Gazteak zinera eta antzerkira” izeneko ekimena DBHko ikasleei zuzenduta dago.
Antzerkiari dagokionez, Zurriola Antzerki Eskolako gazteek “Peter Pan” izeneko antzezlana eskainiko dute, abenduaren 5 eta 9an.

Orriak