Albisteak

Maiatzaren 25ean, igandea, Donostiako Alderdi Ederren eguerdiko 12:00etan, Zurriola musika eta dantza eskolak Igo Dantza topaketa antolatu du.
Azkoitiko Bizkargi musika eskola, Orioko Danbolin musika eskola eta Donostiako Zurriola musika eta dantzako 170 ikaslek parte hartuko dute.
6 Dantza ezberdin dantzatuko dituzte eta Xabier Zabala zaurauztar musikaria bertan omendua izango da.

Aste Santuko oporren aurretik ikastolako euskararen erabileraren inguruko datuak bidali genizkizu

Apirilaren 14an Donostian ospatu zen bikotekako lasterketan Zurriolako DBH3. eta 4. mailako ikasle talde batek parte hartu zuen. Euskararen alde osatu beharreko sei kilometroak gogotsu eta umore onez egin zituzten.
Zorionak guztioi!

MAIATZAREN 10ean, zatoz egun polit bat lagunartean pasatzera!
Patata tortila ta cupcake lehiaketa, bazkaria, boloak, toka eta bote txapelketa, antzerkia, magoa, musika, dantza…
Seme-alabekin eta lagunartean, egun eder bat igarotzeko aukera izango duzue. Parte har ezazue!

2013-2014 ikasturtearen amaierara hurbiltzen ari gara, eta Zurriola Antzerki Eskolan aurten egindako lanak erakusteko garaia heldu da!

Jarraian, maiatzaren 5etik aurrera egingo ditugun emanaldien berri duzue, ikastolan bertan, Hurran, egingo direnen berri, nahiz Donostiako Gazte Topaketa edota Olatu Talkan egingo ditugunen berri ere.

Herri Urrats 2014 - Senpere: Maiatzaren 11a

Orriak