Albisteak

Gazteen Antzerki Topaketako 26. edizioa, 2014ko maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 19an amaitu da.
Aurten 18 antzezlanek parte hartu dute, bi kategoriatan banatuta: Junior eta Senior.

Ekainaren 11tik 13ra LH 5. mailako ikasle eta irakasleak, Baratze Baserri Eskolara, Bizkaira, joan ginen. Kontuan izanik gure ikasleak hiritarrak direla eta baserri honek eskaintzen dituen txokoak BARATZA TAILERRA, ESKULANGINTZA, LORAGINTZA, ERLEGINTZA eta ANIMALIAK, esperientzia bikaina izan zen. Aurtengo berrikuntza, azken txokoan, zaldien tailerrean, ingelera hutsean egin diete, ikasle gehienek primeran ulertuz.
Primerako egunak izan ziren!

Zurriola Antzerki Eskolan txanodun jertse dotore batzuk prestatu ditugu, 14/15 ikasturtetik aurrera saltzeko asmoz.
Ikastolako gurasoek txanodun jertse horiek nolakoak diren ikusi ahal izateko, tamaina eta kolore ezberdinetako ale batzuk eskuragarri edukiko dituzue honako data eta ekitaldietan:
Ekainaren 19an – [17:30-19:00] – Hurrako aretoan – [antzerki eskolako festa]
Ekainaren 20an – [17:30-20:30] – Hurrako atarian - [ikasturte bukaerako festa]

Ekainaren 5ean, osteguna, Mikel Laboaren bizitza eta lanak jasotzen dituen bideoa aurkeztu zuten LH 5. mailako ikasleek. Bertara gonbidatu zituzten gurasoak. Ikastolara etorri ziren Juan Kruz Igerabide (Mikel Laboa Katedrako zuzendaria) eta Marisol Bastida (Mikel Laboaren alarguna).
Ikasle hauen hitzetan, kantuan eta dantzetan ikusi ahal izan ziren Mikelek utzitako harri bitxi batzuk.

Ekainaren 12an arratsaldeko 20:00etan Antzoki Zaharrean!!!
Agatha Christi-ren eleberrian oinarritutako antzerki bikaina! Misterioz betea...
Etor zaitez Gazate Antzerki Topaketetara!!!

Apirilaren 28tik 30era Cala Canyellesera joan ginen DBH4ko ikasleak. Momentu hori iristeko irrikan geunden, hori baitzen itxaroten ari ginena. Nahiz eta autobusean lo egiteko gogoa eduki, gure barruko sentsazio batek ez zigun begirik ixten utzi. Bidaia luzea izan arren, laburra egin zitzaigun, denak elkarrekin geundelako, gure familia txikian.

Orriak