Albisteak

Ekain Arrieta Franko Batxilergoko Sari Bereziaren irabazle dugu aurtengoan.

GKES-en sartzeko aukera gabe geratu bazara, kirol arloan ikasketa ofiziala egiteko aukera ez duzu

Aurtengo DVK Fresh Art VI. lehiaketan Ainhitze Egañak burutuako "Oreka" eskultura izan da irabazlea. Lan hau Valentziako UPVko DKV Fresh Art kanpusean burutu du eta beste 20 lanen artean aukeratua izan da.
Zorionik beroenak!!

Zurriola Ikastolan berrantolaketa prozesuan murgilduta gaude. Hainbat lan burutu behar dira bide horretan.
Lehen urratsak egin ditugu jada, beti bezala langile eta gurasoak elkarlanean. Horren adibide ekainaren 21ean egin genuen altzari garraioa.
Mila esker bertan parte hartu zenuten guztioi! Guztiok, guztiona, guztiontzat!

Aurten Ane Minguez eta Olaiak eskulan asko egin dituzte. Beraien irudimena eta gelan landutako gaiak kontutan harturik sortu dituzte. Lanean oso gustura azaldu dira eta biziki disfrutatu dute elkarrekin.
Zorionak Ane, artista bat zara!

Ainhitze Egaña arte batxilergoko ikasleak DKV aseguru etxeak antolatzen duen Fresh Art lehiaketan eskultara ataleko 3 lan onenen artean sailkatu da.
Honela, uztailan Valentziako arte eskolan ikastaro bat jasoko du sari gisa. Bertan, osatuko duen lanarekin, finalean lehiatuko da gainontzeko irabazleekin.
Zorionak eta asko gozatu!

Orriak