Albisteak

Azaroaren 22an, Santa Zezili dela eta, musikarien patroia, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak aurten ere “Musikalean” antolatuko du zazpigarren urtez. Ekintza hau, azaroaren 17tik 23ra izango da arratsaldeko 18:00etatik 20:00ra tartean, eta bertan elkarkide diren musika eskola ezberdinetako ikasle eta irakaslek parte hartzeko aukera izango dute.

Azaroak 14an, batxilergoko 1.

AZAROAREN 21ean arratsaldeko 8etan LARRATXO K.E.n!!!

ZER DA ERRIGORA?
Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Norabide horretan, egunetik egunera gero ta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, euskaltzale, ekoizle eta kontsumitzaileez osotutako sare anitz batek.

Kaixo zurrimendizaleok!!!!
Hemen dugu ikasturteko hirugarren irteera eta horrekin batera, pasa den ikasturteko dominak eta sariak banatzeko garaia.
Lehenago, Uitzi aldera joango gara eta Guratz mendia igoko dugu. Handik, Berrobira joango gara eta bertako Iriarte jatetxean, goxo-goxo eta bapo bazkaltzeaz gain, gure txapeldunei dominak banatuko dizkiegu.

Orriak