Skip to main content

Albisteak

LH4
Ostegunean LH 4ko ikasleok egun osoko irteera egin genuen, Albaolara. Bertan gure itsas hondarearen inguruan egiten den lanaren berri izateaz gain, euskaldunok balea-arrantzarako egiten genituen bidaiez, bertako indioekin izan genuen harremanaz eta sortutako industriari buruz asko ikasi genuen. Bertakoek gainera oso jator aritu ginela esan ziguten eta zoriondu egin gintuzten!
OROKORRA
Iritsi dira Kaldereroak Hungariatik Zurriolara! Goizean HH 2-3ko kaldereroen festa izan dugu Soroan, eta LH 1ko lagunak Domus Vi egoitzan izan gara, bertakoei Hungariako doinu eta dantzak erakusten! Arratsaldean berriz, konparsa osoa elkartu eta Groseko kaleetan zehar ibiliko gara, inauteria iragartzeko asmoz!
OROKORRA
Igandean dugu Santa Ageda bezpera, eta festa-giroan Groseko kaleetara ateratzeko dei egiten dizuegu guztioi! 17:30ean izango dugu hitzordua Hurran, entsegu txiki bat egin eta 18:30ean ateratzeko. Baserritar jantziak edota atorra iluna eta baserritar zapia janztearekin nahikoa izango dugu.
DBH2
DBH 2ko hainbat ikasle Eretan izan ginen aurreko asteburuan, Ikastolako irakasle eta Ikastolen Elkarteko begiraleek lagundurik. Elur oso gutxi zegoen arren, eskiatzeko aukera izan genuen, eta asteburua lagunekin pasatzea beti da zoragarria!!
OROKORRA
Gertu ditugu inauteriak, eta hurrengo ostiralean mozorro librearen eguna izango da Ikastolan! Agenda 30 eta Hezkidetza taldekoek zera eskatu nahi dizuegu: inauterien benetako izaerara itzuliz, etxean ditugun galtza, beroki, zapi, oihal zaharrak atera eta mozorro politak sor ditzakegu, originaletan originalenak!
LH2
Astearte eta asteazkenean LH 2ko lagunak Untzi Museoan izan ginen, gure arbasoak balea ehizatzera joaten zirenean egiten zituzten bidaiei buruz gehiago ikasten. Gauza asko ikasi genituen, eta gainera balearen koipea eta kaka usaintzeko aukera ere izan genuen!
LH3
Aste honetan, LH3ko ikasleek "The wolf and the seven little kids" antzerkia aurkeztu digute, ingelesez, guraso nahiz ikasleei. A zer nolako antzezle finak ditugun! Primeran pasa dugu.
OROKORRA
Atzean utzi ditugu danbor-hotsak, eta zartagin eta panderoak atera ditugu dagoeneko. Hurrengo ostiral arratsaldean, otsailak 2, Zurriolako Kaldereroen konpartsa Groseko kaleetara aterako da Kaldereroen doinuak abestu eta dantzatzera.