Ilbeltzeko irteera - Zurrimendi

Kaixo Zurrimendizaleak!!!!!!
Lehenik eta behin, urte berri on!!
Urtea hau ondo hasteko gertuko tontor batera joango gara. Mendi irteera horren gora beherak honekin batera atxikitzen dizkizuegu. Argi ibili hitzordua 9 t'erditan dela.
Ondo bizi!!!!

Danborrada - 2015

Jarraian 2015eko danborraden informazioa:

 - IKASTOLAKO DANBORRADA

San Sebastian bezperako danborrada ekitaldiak:

Haur Hezkuntza: VILLA SOROAKO ikasleek ATEGORRIETAN joko dute, 16:00etan.

Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza: Ategorrietako eta Hurrako ikasleek MANTEO KIROLDEGIAN joko dute, 16:30ean

Gabonak 2014

Urtero bezala abenduaren 24an Olentzero kaleratu zuen ikastolak. Hurrako atarian elkartu ginen eta ondoren Gros auzoan zehar kantuz alaitzen joan ginen kaleak.
Bertako irudiak ikusi nahi badituzu egin klik hemen

Gabonetako saskiaren zozketa

Zurriola Ikastolako gabonetako saskiaren zozketaren zenbaki saritua: 2123 izan da.
Zorionak sarituari! eta mila esker guztioi!

Gabon Kantak - 2014

Gabonetan abestuko diren doinuak entzuteko, egin klik jarraian.

Euskararen Eguna - Villa Soroan

Urte osoan zehar gure hizkuntza kuttuna zaindu eta maitatzen badugu ere, abenduaren 3an indar bereziz abesten dugu lau haizetara. Soroan txikiak gara, baina gure ahotsak urruti iritsi ziren. Irakasleek asko lagundu ziguten, eta baita musika eskolako artistek ere. Gure oihua bazter guztietan entzun dadila: Euskaraz Bizi nahi dugu!!!

 

Zurriola Ikastola ".eus" da!

Aurtengo Euskararen Nazioarteko egunak opari berezi bat ekarri diot Ikastolari: EUS domeinua.
Zurriola Ikastolak berea egin du EUS domeinua eta honako helbidea atzigarri izango da:
http://www.zurriolaikastola.EUS

Nestor Basterretxea erakusketa - Batx1

Aurreko ostiralean, batxilergoko lehen mailako arteko ikasleak Koldo Mitxelenan izan ziren. Bertan, Nestor Basterretxearen "oroimenaren pisua" erakusketa ikusi zuten.

 

Gabon emanaldia - Zurriola Musika eta Dantza Eskola

Gabonak direla eta, musika eskolako ikasleek hainbat emanaldi ezberdin eskainiko dituzte ikastolan, baita ikastolatik kanpo ere: abesbatza taldea, piano emanaldia, biolin emanaldia, perkusio emanaldia, trikitilariak.... Jai hauetan giro atsegin eta zoriontsuan igaro ditzazuen opa dizuegu.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Gabon emanaldia - Zurriola Musika eta Dantza Eskola

Datorren larunbatean, abenduaren 13an, Musika eskolako 4 -7 urte bitarteko ikasle gaztetxoenek, gabon emanaldia eskainiko dute Hurrako antzerki aretoan.

Orriak

-era harpidetu