Skip to main content

Albisteak

DBH3
Azken asteetan, DBH3ko ikasleok piraguismo saioak jaso ditugu Kontxako badian RCNSS taldearen eskutik.
ANTZERKI ESKOLA
Zurriola Antzerki Eskolako lanak erakusteko garaia iritsi da! Anima zaitezte ikasleek urtean zehar egindako lanez gozatzera!
OROKORRA
Korrikaren olatua igaro ondoren, Euskararen aldeko manifestazioa antolatu dute Euskalgintzako hainbat eragilek.
ESKOLA AGENDA30
Asteazkenean, Eskola Agenda 30 proiektuaren Udal Foroa ospatu zen udaletxean, eta Donostiako ekoliderrak elkartu ginen gure proposamenak alkate eta zinegotziei helarazteko.
HH4
HH4koak Basoeskolan hasi gara maiatzean. Bi irteera egin ditugu oraingoz: Lorebaratzetara eta Toki-ederrera.
HH3
HH3koak Ulian izan ginen asteartean gure lehenengo egun pasa bizituz, eta emozioz, ilusioz, gozamenez eta urduritasun puntu batekin bizi izan genuen eguna!
OROKORRA
Urtero egin izan dugun moduan, Ikastolaren Egunean Kilometrotako arropa salmenta postua izango dugu.
OROKORRA
Mugikortasun batzordea lanean hasiko da laster, eta, horretarako, guraso guztiei eskatzen dizuegu galdetegi bat betetzeko.