Skip to main content

Albisteak

LH2
LH 2. mailako lagunok burubelarri gabiltza Erdi Aroa lantzen. Joan den astean hondartzan gazteluak egiten aritu ondoren, ikastolan materiala berrerabiliz ekin diegu gaur eraikuntza-lanei.
LH3
LH 3ko ikasleak ostiralero igeriketa saioak egiten ari gara Intxaurrondoko kiroldegian. LH 3Akoen txanda izaten ari da asteotan, eta aurrerago LH 3B eta LH 3C-koen txanda iritsiko da.
OROKORRA
Bi aste falta dira Euskaraldia hasteko, eta hilabete Euskararen Egunerako! Aurten ere, egitarau berezia izango dugu gure hizkuntza aldarrikatzeko.
LH6
Aste honetan LH5 eta LH6ko ikasleek, Bidelagun taldeko Miren Ros-en eskutik teknologia berrien inguruko sentsibilizazio saioak eduki ditugu.
OROKORRA
Xiberoko Alozekoa eta Eperra Ikastolek Gabonetako saskiak erosteko aukera ematen digute urtero, bertako gurasoek ekoitzitako produktuekin.
GURASOAK
Atzo arratsaldean Ategorrietan bildu ginen geletako guraso ordezkariok, eta abiapuntua jarri genion aurtengo gure bideari.
LH
400 lagun baino gehiago bildu ginen larunbatean Ategorrietan, LHrako eta LHtik deiseinatu dugun eraikina ezagutzeko antolatu ziren ate irekietan. Hainbeste jendek agertutako interesak eta jasotako balorazioek indarberritzen gaituzte ildo honetan lanean jarraitzeko.
LH2
LH 2. mailako lagunak Erdi Aroan erabat murgilduta gabiltza, eta asteazken honetan gazteluak eraikitzen aritu gara hondartzan.