Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Beskoitzeko Ikastolak eraikin prefabrikatuan darama 10 urte, eta egiazko Ikastola bat izateko pausua eman nahi dute. Herriko etxea, aldiz, Ikastola garatzearen kontrako oztopoak jartzen ari da, eta hori salatu eta konponbidea bilatzeko manifestazioa egingo dute bihar, goizeko 11:00etan. Babestu ditzagun Ikastolak!
DBH
Asteazkenean, Donostiako Eskolen Agenda 30eko lehenengo foroa egin zen Kristinaenea Fundazioan, eta bertan izan geinen Zurriolako eko-ordezkariak ere! Aurten, Energia dugu gai nagusi, eta Udalera eraman beharreko proposamenen inguruan lanean aritu ginen.
BATX
Arte Batxilergoko ikasleak EL SUEÑO DE LA SULTANA filmaren sortze-prozesuan oinarritutako erakusketa ikusten izan ginen Tabalaleran.
OROKORRA
Azaroaren 14an 19:30ean, Beckett artista ezagunaren “Godoten esperoan” lana eskainiko da lehen aldiz euskaraz, Zurriola Antzerki Eskolako amateur taldearen eskutik, Gazteszenan. Anima zaitezte lan berezi eta ezagun honekin gozatzera!!
LH2
2. mailakoak Erdia Aroan murgildurik jarraitzen dugu. Oraingo honetan, etxetik ekarritako material birziklatuarekin gaztelu ederrak eraikitzen ibili gara. Ez dira garai hartakoak bezain ederrak, baina oso txukunak gelditu zaizkigu!
HH
“Azaroak 11, San Martin eguna, hauxe da zoritxarra gertatu zaiguna…”. Txerrien ahotsetik abestu ditugu gaur San Martin eguneko bertsoak Soroan, eta negu honetan jateko txorizo eta txistorrak egiten aritu gara!
HH
Beste tailer bat prestatu dugu album ilustratuen inguruan. Oraingo honetan “Begiratu leihotik” liburua izango dugu protagonista! Nori ez zaio gustatzen leihotik begiratzea? Eta leihoen barnean gertatzen dena irudikatzea?
GURASOAK
“Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian” liburua argitaratu dute Telmo Lazkano eta Eider Ormazabalek, mugikorren eta sare sozialen erabilera desegokiak nerabeen osasun mentalean duen eraginari buruzko liburua. Teknoiz Taldetik liburu honen eta liburuaren harira egindako elkarrizketaren berri eman nahi dizuegu guztioi, gurasoon paperak guzti honetan berebiziko garrantzia baitu.