Pasar al contenido principal

Plan Estrategikoa bidean!

Plan Estrategikoaren diagnosia egin ahal izateko informazio ugari bildu dugu jada eta, orain, AMIA egiteko garaia iritsi da. Ikastolak hurrengo urteetan izan ditzakeen aukerak, mehatxuak, indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko lana guraso, langile eta batzorde ezberdinetako kideek osatutako talde baten esku egongo da. Ondoren, lanketaren berri emateko eta ekintza planak zehazteko bilera ireki batetara deituko zaituztegu familia guztiak.