Pasar al contenido principal

Mihiluze DBHn

Gaur hasi da Mihiluze lehiaketa DBHko ikasleen artean. Oso giro polita sortu da kahoot bidez egindako norgehiagokaren lehen fase honetan. Ikasleen Euskara Batzordeko kideak izan dira antolatzaile, eta binaka jarrita euskal kulturaren inguruko galderei aurre egin behar izan diete DBHko gela guztietan. Datorren astean bigarren fasea jokatuko da, eta final handia ekainaren 17an!!