Joskintza auzolanean

Auzolanean egindako jarduerak sustatzeko ahaleginari eutsiz, inauterietan LH6ko ikasleek kaleratuko dituzten Uztaritzeko Kotilungorrien mozorro berria elkar-lanean ari gara osatzen. Alde batetik, gonen josketa eta bestaldetik maskaren apainketa eta josketa hainbat mailatako guraso eta irakasleak burutzen ari dira. Datozen asteetan ere, joskintza kooperatibo honekin jarraituko dugu Hurran astelehen eta asteazken arratsaldetan zein nork bere etxean.