Ekainaren 7an 2. Batxilergoko Ikasleak agurtu genituen guraso, ikasle eta irakasleak bildu zituen ekitaldian. Penaz eta hunkituta, baina harrotasunez ere.

Astelehenean, DBH1ekoak Etxadin izan ziren Paddle txapelketaren aitzakiarekin egun pasan. Lehenago, 1Ckoek kometak dantzan jarri zituzten hondartzan.

DBH2koek esgrima ikastaroa burutu dute bi astez. Kirolaren oinarriak ezagutzeaz gain, primerako egunak igaro dituzte.

Giro paregabea sortu zuten Hurran LHkoek aurreko astean, esku pilota sustatzearekin batera.

 

Ategorrietari agur esateko ekitaldi zoragarri bat prestatu digute 4. mailako ikasleek.

Hello everybody! LH5eko eta LH6ko ikasleek FIE (Fortnight Inmersion in English) ikastaroa burutu dute. Avi, Bob, Alex, Emily, Lilly...

Bigarren urtez, ekaineko egun hauek baliatu ditugu DBH4ko ikasleek uretako salbamenduari buruzko nozio batzuk izan ditzaten.

Uda gainean dugularik, eta gehiengoa Grosekoa izanda, ikasleek Zurriolako hondartzaz gozatzeko aukera dute, Donostiako hondartzarik dibertigarriena! baina baita arriskutsuena ere!

Goizean Lanbide heziketako sorospeneko irakasleee eskutik  lehen sorospen eta bihotz biriken erreanimazio teknikak errepasatu dituzte ikastolan eta Bidebietako igerilekuan autobabes eta erreskate teknika batzuk ere ezagutu dituzte.

DBH4ko ikasleek kirol orientazio froga bat egiteko aukera izan zuten asteartea Listorretan. Giro bikaina izan zuten eta oso ondo pasa zuten bertan mapa eta iparorratzarekin jolasean.

Ikasturtea amaitu da eta urtero moduan Uraren festa ospatu dute Soroan. Eguraldia lagun, hantxe ibili ziren asteartean plisti-plasta putzutan!

2 Urtekoen geletara ama bat etorri da aurpegiak margotzera! Irrikitan zeuden haurrak margotzeko gogoz! Eskerrik asko Enara!

Páginas

Subscribe to