Batxilergo Eleanitza

BATXILERGO ELEANITZA

Zurriolako hizkuntzen planteamenduan berebiziko garrantzia hartzen du Batxilergoa ikasteko Eleanitzaren aukerak.

Ikasleak irakasle ingeles bat izango du hainbat ikasgaietan laguntzaile. Izan ere, Ingelesa arloaz gain, Filosofia eta Historia ikasgaiak ingelesez landu ahal izango ditu berarekin.

DBH 4. mailako SLICC programan landutako gaiak sakontzeko aukera izango du. Egungo gaurkotasunari buruzko eztabaidak eta lanak izango ditu, gai ugariren inguruan irakurri, entzun eta eztabaidatuko du ingelesez.

Astean hamar orduz arituko ahal izango da, Batxilergo lehenengo mailan, eta hiru orduz, bigarrenean. Aukera paregabea.