Batxilergoko batzordea

Ikastolako antolakuntzan eta erabaki garrantzitsuetan lekua dute ikasleek. Beraien iritzia eman eta defendatu edo beraiekin zuzenean lotutako kudeaketa gaietan parte hartzen dute.

Horrela, ikastolako partaide arduratsu izan daitezke eta helduok haien ikuspegia ere kontuan hartuko dugu.

Batxilergoko batzordean ikasleek:

  •      Ikastolaren helburu nagusiak hedatu eta haiek garatzeko ekimenak proposatuko, bultzatuko eta antolatuko dituzte.
  •      Eskola-antolakuntzako gaiak eta, oro har, batxilergoko ikasleei dagozkien gaiak aztertu, erabaki edota dagokionari aurkeztu eta proposatuko diezazkiokete.
  •      Elkarbizitza arauak aztertu eta ikasleei aukera eta tratu berdintasuna ematen zaiela zainduko dute. 

Batzorde honetan partaideak honela banatzen dira:

  • Ikasleen ordezkariak: 6, talde bakoitzetik ordezkari bana. Kide horietako batek ikastolako Eskola Kontseiluan parte hartuko du.
  • Irakasleak: 2 (bigarren hezkuntzako ikasketa burua eta batxilergoko arduraduna).