Zurriolako ATARIA jaio da!

Zurriolak beste ATARI bat izango du hemendik aurrera. Beste plaza bat sortu da Ikastolaren barne komunikazioa indartzeko eta, aldi berean, informazio jario handia arintzeko (zirkularrak, e-mailak, eta abar). OSTIRALERO hainbat albiste izango dituzue irakurgai posta elektronikoan eta, bide batez, beste hainbeste ohar eta agenda-datu jasoko dituzue. Nahi izanez gero hainbat loturaren bitartez, informazio horrek webgune honetara bertara bideratuko zaitu aipatutakoak nahieran kontsultatu ahal izateko.