GIMNASIA ERRITMIKOA

Zurriolako kanpoko gimnasia erritmikoko eskaintza Tximeleta taldearen esku dago eta irakasleak bertako kideak dira, hain zuzen ere, Khidira Nolla Zabaleta eta Maialen García Arruabarrena.

Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik bosgarren maila bitarteko 40 ikasle inguru aritzen da gimnasia erritmikoa egiten;  azken urtetan Hip-Hop ere egiten ari dira LH 6. maila eta DBH 1. mailako ikasleak.