LH4koak Albaolan

Astearten San Pedroko Albaola itsas kultur faktorian izan ziren LH4ko ikasleak.

Txanelan "Ameriketara joan nintzen" gaia ari dira lantzen, eta Albaolan euskaldunok Ameriketara bale arrantzan nola joaten ziren ezagutu ahal izan zuten. Bestalde unitatearen hasieran "Ipar Haizearen Erronka" pelikulan ikusi genuen San Joan belaontziaren erreplika nola eraikitzen ari diren ikusi ahal izan zuten.

Albaolako bisitaren ondoren Uliatik bueltaxka bat eman zuten eta San Pedroko frontoian ibili ziren bazkaltzen eta jolasean.